Aitor Ziardegi, Maialen Arratibel, Martin Antxia eta Beñat Zamalloa izan dira ipuinak tresnatzat joskin lanak egin dituztenak. 25.urteurreneko maindire herrikoia egiteko, josi beharreko piezak ugariak: bertso eskolakoen koplak; Aretxabaletako abesbatza eta Basotxo elkartearen koroaren kantuak; Jose Ramon Elkororen perkusio emanaldia eta baita hastapeneko eta egungo lehendakarien hitzak ere. Ekitaldia borobiltzeko familia-argazkia atera dute eta bederatzieratako egin dute 80 lagunek taberna berrin afaltzeko hitzordua.
Horiek arratsaldeko ekitaldiak, egunean zehar baina, beste hainbat izan dira: goizean haurrentzako jolasak eta eguerdian herriko bertsolariek girotutako bertso-poteoa.
Atzo, Anariren kontzertu intimista eta gozoa
70 bat lagun elkartu ziren atzo Anariren abeslariaren emanaldian. Azkoitiarrak emanaldi intimista, gozoa eta hurbila eskaini zieten entzuleen artean izan zirenen esanetan.