Reala, Athletic, Eibar eta Debagoieneko selekzioa elkarren kontra

Mireia Bikuña 2011ko abenduaren 16a

Arizmendik antolatutako emakumeendako Gabonetako futbol txapelketa hilaren 31n egingo dute Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian. Aritz Elortza, Jon Zuloaga eta Andoni Ezkurrak Mondra eta Arizmendi taldeetako 20 jokalari deitu dituzte. Bergarak eta Aloñak ez dute senior mailako taldetik. Aurreko egunean, alebinak, kadetak eta infatilak jokatuko dute.

Gabonetako futbol txapelketaren aurkezpena egin dute gaur Aretxabaletako Arkupen. Besteak beste, Realako eta Eibarreko ordezkariak egon dira, Nekane Soria eta Igor Romero. Biek ala biek azpimarratu dute halako txapelketek duten garrantzia. Azken urteotan aurrerapauso garrantzitsua egin du emakumezkoen futbolak. Gipuzkoan hirukoiztu egin dira federatu txartelak. "Reala oso gustura dator Aretxabaletara. Gipuzkoa gure etxea da. Emakumeen futbola zaindu egin behar dugu. Oso inportantea da presentzia ematea. Ikustezin bagara, ez gaituzte aintzat hartuko", esan zuen Nekane Soriak.

Hiru helburu

Lauko txapelketa antolatzearen helburu nagusiak hiru dira: emakumezkoen futbola sustatu, Euskal Herriko maila goreneko taldeak gurera erakarri eta ibarreko ordezkariei halako txapelketa bat jokatzeko aukera ematea.

Parte-hartzaileak

Alebin mailan lau taldek jokatuko dute: Arizmendik, Aloña Mendik, Bergara eta Lagun Onak. Infantila mailan zortzik: Arizmendi, Arizmendi-Mondra, Bergara, Aloña Mendi, Urki, Lazkao, Beasain eta Anaitasuna. Azkenik kadete mailan lehiatuko dira: Arizmendi, Arizmendi-Mondra, Bergara, Aloña Mendi, Eibar, Lazkao, Beasain eta Anaitasuna.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak