Gabonetako karate txapelketa jokatuko dute gaur UDAko hainbat kidek

Mirari Altube Arrese 2011ko abenduaren 17a

Gabonetako karate txapelketa jokatuko dute gaur, zapatua, Aretxabaleta kirol elkarteko jokalari gazteek Hondarribian. Kata modalitatean dituzten trebetasunak erakusteko aukera izango dute.

Kata saioak egingo dituzte eta Odilo Vazquez entrenatzailearen esanetan emaitza gutxienekoa da: "Ondo pasatzera joan daitezela esan diet, emaitzak ez du eta aparteko garrantzirik".

Hona Aretxabaleta kirol elkartetik joango diren karate jokalariak:

Benjaminak:
  • Ekain Garcia Urreta
  • Nora Carmona Alonso
  • Arkaitz Kerejeta Abril
  • Eneko Rodriguez Garcia-Pasqual
Kimuak edo alebinak:
  • Eneko Calvo Mendia
  • Imanol Abete Perez
  • Lorea Mateos Escudero
Infantilak (mutilak):
  • Andoni Martin Melgar


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak