Ludotekan jasotako jostailuak ikusgai jarri dituzte

Mirari Altube Arrese 2011ko abenduaren 16a

Azken egunotan ludotekan jaso dituzten jostailuak herritarrek ikusteko egongo dira gaur (17:00-19:00), udaletxe zaharrean. Oraindik ere jasoko dituztela jakinarazi dute, gainera; gero, Caritasi emango dizkiote guztiak.

Algaran ludotekan jaso dituzte azken bi asteotan jostailuak eta horiek jarri dituzte ikusgai orain. Ludotekako arduradunak pozik daude jasotakoarekin: "Gaur ere hainbatek ekarri dizkigu". Gaur, egubakoitza, egingo duten erakusketaren ondoren Caritas elkartera eramango dituzte, beharrean dauden umeen artean banatzeko gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak