90 urteko bazkideak omendu dituzte Basotxon

Mirari Altube Arrese 2011ko abenduaren 14a

1921ean jaiotako hamar lagun omendu zituzten atzo Basotxo erretiratuen egoitzan, zortzi emakume eta bi gizon. Ekitaldi apala baina hunkigarria jaso zuten, senide asko eta lagunak inguruan zituztela.

Dantzariek egin zieten agurra eta ondoren opariak jaso zituzten: "Gabon jaiak senideekin batera ospatzeko jatekoak", esan zien elkarteko presidente Xabier Urtzelaik.

Basotxoko abestaldeak Zorionak abestu zien elkartutako guztien izenean, eta bukatzeko, txokolate beroa hartu zuten egoitzara hurreratutako guztiek trikiti doinuak lagun zituztela.

Omendu batzuk urduri agertu ziren, baina guztiak pozik eta gustura; sekulako osasuna dutela erakutsi zuten, gainera. Senide asko, ostera, hunkituta eta argazkiak egin eta egin jardun zuten.

Hona omenaldia jaso zutenak:

  • Francisco Abasolo Askasibar
  • Vicenta Izurrategi Azkarretazabal
  • Maria Luisa Uribesalgo Zuazua
  • Maria Angeles Esteban Alonso
  • Petronila Olmedo Panuero
  • Visitacion Alzola Murua
  • Laureana Bolinaga Uriarte
  • Antonia Josansoro Arruti
  • Fredesvinda Garcia Barbero
  • Jose Zubiria Irurzun

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak