Loramendiren zapatuko afarirako txartelak hartzeko epea gaur amaitzen da

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 14a

Loramendi euskara elkartearen 25 urteurrena ospatuko dute egubakoitzean eta zapatuan Aretxabaletan. Zapatuan, beste ekitaldi batzuen artean, afaria izango da Taberna Berrin eta gaur, eguaztena, da azken eguna afarirako txartelak eskuratzeko. 30 euroren truke Loramendi elkartean edo Taberna Berri jatetxean lor daitezke. Bestalde, gaur ere egingo dute lehenengo entsegu orokorra zapatuko Loramendi dantzarako. Gaur, eguaztena, 20:00etan eta etzi, egubakoitza, 19:00etan dira hitzorduak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak