Ospakizun apala izango da, baina era berean hunkigarria, elkartearen bueltan dabiltzanek eta ibili direnek girotu eta berotutakoa: bertso eskolako kideak; San Migeletan taloak egiten dituztenak; Beinke-Loramendi dantza dakitenak… Eta guztiak elkartuko dituen argazki erraldoia aterako dute zapatuan.
Hona egitaraua:
Abenduak 16
- 22:00 Anari-ren kontzertua, udaletxe zaharrean.
Abenduak 17
- 11:30 Umeendako ekintzak, Herriko plazan.
- 13:00 Bertso poteoa, udaletxe zahar parean.
- 18:30 Ekitaldi nagusia: bertso eskolako kideak; Beinke-Loramendi dantza; trikitilariak; txistulariak; perkusioa; eta argazki erraldoia, Herriko plazan.
- 21:00 Afaria, Taberna Berri jatetxean.
Dantza entsegu orokorrak
Aspalditxoan egin ez den Beinke-Loramendi dantza izango da zapatuko ekitaldirik garrantzitsuenetako bat. Dantza hori ondo ikasteko entseguak egiten dabiltza azken hilabeteotan. Eta astean, entsegu orokorrak egingo dituzte Iturrigorri pilotalekuan: bata, eguaztenean, hilak 14, (20:00) eta bestea, egubakoitzean, hilak 16, (19:00).
Orain arteko entseguetan ibili ez arren dantza badakitenak ere anima daitezela eskatu dute antolatzaileek, jende asko elkartu dadin zapatuan.
Afarirako izen-ematea zabalik
Urteurren ospakizuna Taberna Berri jatetxean egingo duten afariarekin (30 euroko menua) bukatuko dute Loramendiko lagunek. Bertara joan gura dutenek Taberna Berrin edo Loramendin (16:00-20:00) eman beharko dute izena eta 30 euro ordaindu.