Ekitaldi ugari dituzte Basotxoko kideek datozen asteotan

Mirari Altube Arrese 2011ko abenduaren 9a

Basotxo erretiratuen elkarteko kideak ospakizunez gainezka dute abendua. Martitzenean, Santa Luzia eguna, 90 urteko bazkideei egingo dieten omenaldiarekin hasi eta Santo Tomas eguna bitartean ekitaldi ugari dituzte.

Hona ekitaldiok:

- Abenduak 13, martitzena (17:00)

1921ean jaiotako bazkideak omenduko dituzte elkartean, 10 lagun (7 emakume eta 3 gizon). Txistulari eta dantzariek ongietorria egingo diete eta oparitxoa jasoko dute gero, Basotxoko abestaldeak girotu bitartean. Bukatzeko txokolatea hartuko dute trikiti doinuek lagun eginda.

- Abenduak 14, eguaztena

Abesbatza eta abestaldeen topaketa Oñatin, Gipuzkoako elkarteak antolatuta. Bertan izango dira Basotxoko abestaldeko kideak.

- Abenduak 17, zapatua

Tute eta mus txapelketa, elkartean. Tutean goizean egingo dute (11:30) eta musean, arratsaldean, (15:30). Parte-hartzaileek eta elkarteko zuzendaritza batzordeko kideek elkarrekin bazkalduko dute elkartean. Sari-banaketa, 18:00etan izango da.

Irabazleek, gero eskualdeko elkarte arteko txapelketa jokatuko dute, eta mus txapelketako lehenengo bi bikoteek Aretxabaletako elkarte arteko txapelketa (2012an Basotxok antolatuko du).

- Abenduak 21, eguaztena

Santo Tomas egunean opariz betetako 40 otzara zozketatuko dituzte bazkideen artean. Ondoren, meriendatxoa izango dute, Txukun Berrik egindako pintxoekin.

- Abenduak 22, eguena

Loteriaren zenbakiekin (lehenengo eta bigarrenaren azken hiru zenbakiekin) opariz betetako otzara bi zozketatuko dituzte.

- Abenduak 23, egubakoitza

Basotxoko abestaldea GSR zaharren egoitzara joango da emanaldia eskaintzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak