Bihartik abian da erakusleiho lehiaketa

Mirari Altube Arrese 2011ko abenduaren 7a

Bihar, hilak 8, hasi eta abenduaren 31 artean egingo dute Gabonetako erakusleiho lehiaketa. Kultura Sailak antolatu du urtero legez eta aurrez eman behar dute izena interesatuek Arkupen –kultura@aretxabaleta.net–. Aurten herritarrek ere izango dute bozkatzeko aukera.

Hona lehiaketaren oinarriak:

1. Aretxabaletako denda guztiek parte har dezakete.

2. Erakusketa abenduaren 8tik 31ra bitartean izango da, bi egun horiek barne.

3. Oinarriak idatziz banatuko zaizkie dendari guztiei.

4. Sariak emateko momentuan, kontuan hartuko dira Gabonetako mezu publizitarioaren imajinazioa eta originaltasuna; baita erakusleihoaren kalitatea ere.

5. Erakusleihoetan saltoki horretako ohiko artikuluak agertuko dira.

6. Epaimahaia Udal Kultura batzordeko kideez eta horretarako izendatzen diren pertsonez osatua egongo da.

7. Sektoreak kontuan hartu gabe banatuko dira sariak, hots, orokorrean emango dira.

Banatuko diren sariak hauek izango dira:

  • 1. saria: 250 euro eta plaka.
  • 2. saria: 150 euro.
  • 3. saria: 100 euro (herritarren saria).

Herritarren botoekin erabakiko da hirugarren saria. Horretarako, boto-txartelak jarriko dira izena ematen duten dendetan, eta herritarrek horiek bete eta Arkupera eraman beharko dituzte. Parte hartzaileen artean urtarrileko kultur ekintzetarako sarrerak zozketatuko dira (zinema, antzerkia, musika...)

8. Epaimahaiaren iritzia, apelaezina izango da eta urtarrilaren 6a baino lehen jakinaraziko da.

9. Epaimahaiak berari horrela iruditzen zaizkion sariak hutsik uzteko ahalmena izango du.

10. Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik. Horretarako hiru aukera daude: Arkupe Kultur etxera joatea, kultura@aretxabaleta.net helbidera idaztea edo 943-081001 telefonora deitzea. Gainera, epaimahaiaren lana errazteko, oinarri hauekin batera doan parte-hartzaile kartela bistan jarri beharko da eskaparate bakoitzean.

11. Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzen direla esan nahi du. 

Oharra: Lehiaketak irauten duen egunetan komenigarria litzateke eskaparateko argiak piztuta izatea honako ordutegian: lan egunetan,  ixteko ordura arte; eta jai egun eta jai bezperetan, gaueko bederatziak arte.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak