Merkataritza sustatzeko esaldi lehiaketa deitu dute

Mirari Altube Arrese 2011ko abenduaren 6a

Herriko umeak bertako saltokietan kontsumitzeak duen garrantziaz jabetzeko esaldi lehiaketa antolatu du Enplegu eta Garapen Ekonomiko Sailak. 8 eta 11 urte arteko neska-mutikoek har dezakete parte eta azken eguna abenduaren 12a da.

Zera egin beharko dute: esaldi bat proposatu Gabon garaiko opariak herriko dendetan erostera animatuz, edota herriko komertzioetan erosteak dituen abantailak aipatuz. Herriko ikastetxeetako 8 eta 11 urte arteko gaztetxoek (LHko 3. eta 6. maila artekoak) parte har dezakete lehiaketan, eta esaldiok aurkezteko azken eguna abenduaren 12a da.

Parte-hartzaileen artean hiru sari banatuko dituzte: 50, 30 eta 20 euroko txartelak herriko dendetan erabiltzeko. Gainera, irabazlearen esaldiarekin kartela egingo dute eta saltokietan banatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak