Txaino-k prestatutako afari goxoaren ostean (urdaiazpikoa, perretxiko nahaskia, erredondoa saltsan eta izotz tarta, finalaurrekoak eta finala jokatu ziren. Giro ezin hobea izan zuten elkartean, kontatu digutenez.
Aretxabaletako Eguzkialde Elkartearen Mus Txapelketa jokatu zen joan zen zapatuan. Hamar bikotek hartu zuten parte, bost bikoteko bi taldetan banatuta eta, azkenean, txapela etxera eraman zutenak Felipe Arrese eta Adolfo Etxebarria izan ziren. Txapeldunorde, Javi Valle eta Regino Merino izan ziren. Bi bikoteek ordezkatuko dute elkartea aurtengo Elkarteen arteko Mus txapelketan.
Txaino-k prestatutako afari goxoaren ostean (urdaiazpikoa, perretxiko nahaskia, erredondoa saltsan eta izotz tarta, finalaurrekoak eta finala jokatu ziren. Giro ezin hobea izan zuten elkartean, kontatu digutenez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.