Loramendiko Toponimia Taldeak antolatuta Larrino, Bedoña eta Oro aldera egingo dute domekan, herriko kontuen berri jaso gura duten guztiekin batera. Giro alai eta jatorrean herriko historia kontuen berri emango dute hainbat adituk, tartean noiz eta zergatik pasatu zen Bedoña auzoa Aretxabaletakoa izatetik Arrasatekoa izatera azalduko dute.
Panpina ikastaroa
Zapatuan, ostera, panpina ikastaroa egingo dute udaletxe zaharrean (09:00-14:00 eta 15:00-19:00). Urte bete eta hiru urte arteko ume batendako moduko panpin berezi eta dotorea egingo dute ikastarora doazenek. Izena emateko epea gaur, azaroak 30, bukatuko da eta Loramendira deitu (685 75 67 29) edo idatzi beharra dago –loramendielkartea@gmail.com–. Prezioa, 50 euro bazkideek eta 55 euro gainerakoek.
