Zapatuko konexioan ezin izan zuten izenburuan aipatutakoa baino gehiago esan: "Bateria gutxi, zoru irregularra, hotz handia, denok OK". Atzo, astelehena, egin zuten konexioan detaile gehiago eman ahal izan zituzten; zapatuan 9 kilometro egin zituzten, eta 14 kilometro atzo. Dagoeneko 3.000 metroko garaierara daude, baina zailtasun handiak dituzte kilometro bakoitza egiteko, lur-zorua oso irregularra delako.
Oraindik ez dira Plateau-ra iritsi, hau da, meseta lauera. Behin horra iritsita kilometroak askoz ere erritmo hobean egin ahal izango dituzte. Dagoeneko, baina, baztertu egin dute Maud Erreginaren Lurraldean egin nahi zuten eskalada saioa, bertaraino joateko 10 egun beharko zituztelako. Hala, euren mezua garbia da: "Gure helburu nagusiari heldu behar diogu, Hego Polora iristea". Badirudi datozen egunetan ez dutela haize handirik izango, baina sikiera laino itxi hori atzean utzi ahal izango dute.