Algara ludotekako kideek bigarren aldiz antolatu dute bigarren eskuko jostailu bilketa. Orain dela hiru urte Sahararen aldeko elkarteekin egin zuten bat, bertan ludoteka bat eraiki eta aretxabaletarrek emandako jostailuekin hornitzeko.
Oraingoan, ostera, gure artean behar gehien duten umeen artean banatzeko izango dira jostailuok. Horretarako Caritasen laguntza izango dute. Hortaz, dagoeneko erabiltzen ez diren jostailuak izanez gero etxean, egoera onean, ludotekara eroan egubakoitza bitartean, abenduak 2. Jasotako guztiak gero ikusteko jarriko dituzte abenduaren 15ean eta 16an, udaletxe zaharrean.