Aitor Perezek laugarren minutuan egindako golak garaipena eman dio Aretxabaletari

Xabier Urtzelai 2011ko azaroaren 27a

Etxean jokatutako azken bi partiduak berdindu ostean Aretxabaletako zaleek pozik hartu dute etxeko taldearen garaipena, gainera, Real Union moduko talde indartsu baten kontra.

Aretxabaletako jokalari Aitor Perez esna zelairatu da, eta lau minutu baino ez ditu behar izan irundarren atea zulatzeko (1-0). Gol baliotsua zen hori, partiduko bakarra izan delako.
Berez kanpotarrek lortu dute Aretxabaletako atezain Agirregabiria gainditzea, baina epaileak balio gabe utzi du gola, kanpoko zaleen haserrerako.


Azken minutuak zatartuta
Aretxabaletak beharrezkoa zuen azken minutuetan markagailuan zuen abantaila ondo kudeatzea, eta kanpotarrek mesedea egin zieten horretan, komeni ez zitzaien iskanbilatan sartu ziren-eta. Aldaketetako batean epaileak atentzioa deitu zion Real Uniongo jokalari bati belarritakoa eramatearren, eta zale aretxabaletarrak txistuka hasi ziren; jokalariak keinu batekin erantzun eta epaileak egotzi egin zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak