Joxepa Errastik 100 urte gaur

Mirari Altube Arrese 2011ko azaroaren 22a

Umore ezin hobearekin eta jai gogoz hartu ditu 100 urteak Joxepa Errasti Bolinagak. Oparitxoa –landarea eta Aretxabaletaren gaineko irudia– jaso du aretxabaletar guztien izenean alkatearen eskutik; Aldundiak ere zoriondu du. Arratsaldean Gurea tabernan merienda eginda ospatuko du eguneroko lagunekin.

>

Eskoriatzako Zarimutz auzoko Altamira baserrian jaioa 1940an etorri zen Aretxabaletara ezkondu ondoren. Senarraren familiakoa zen Burgales tabernan lanean hasi eta sukaldari bikaina izatera iritsi zen. 88 urterekin utzi zion lanari, 1998an jatetxea itxi zutenean: "Haserre itxi zuen jatetxea; lanean jarraitu gura zuen, bizi-poza ematen zion-eta", diote alabek.

Umore onekoa, indartsua eta jenio handiko emakumea da, eta sekulako osasuna du 100 urte beteta ere: "Tentsioa zaindu beharra dauka bakarrik; ez dauka beste ezertxo". Hori horrela, egunero egiten du kaleko bueltatxoa alaba eta lagunekin, eta gaur arratsaldean ere Gurea tabernan elkartuko da urtebetzea ospatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak