1.000 euroko erosketak egin ditu Miren Murgiondok

Mirari Altube Arrese 2011ko azaroaren 22a

Aretxarte merkatarien elkarteak joan den zapatuan eman zion 1.000 euroko bonoa Miren Murgiondo irabazleari. Goiz guztia izan zuen horrek erosketak egiteko eta esku bete poltsekin itzuli zen Gatzagara.

Urrian egin zuen zozketa Aretxartek 1.000 euroko bonoa banatzeko eta Asensio jantzi-dendan banatutako txartela izan zen saritua; hain zuzen, Gatzagan bizi den Miren Murgiondok zuena. Jantziak, oinetakoak, umeendako arropak, jatekoa… eta beste hainbat kontu hartu zituen Aretxarteko komertzioetan Murgiondok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak