Azaroaren 16an abiatu ziren irteera puntutik (Novolazarevska basea) 101 kilometrora daude Naturgas/BBK espedizioko kideak, baina orain momentuan ez aurrera eta ez atzera, eguraldiak hobera egin arte ezin dute metro bakar bat ere egin. Hemen dituzue espedizioko lehenengo irudiak, hasieran kometekin kilometroak egin eta egin, eta ondoren, eguraldi iragarpen txarra ikusi eta gero, kanpalekuan babestuta.