Bideo jokoen erabileraren gaineko hitzaldia antolatu dute gazte eta gurasoendako

Mirari Altube Arrese 2011ko azaroaren 21a

Gazteria Zerbitzuak antolatuta bideo jokoen erabilera seguruaren gaineko berbaldia egingo dute gazte eta gurasoendako azaroaren 29an, martitzena, Arkupen (18:00). Izena aurrez emateko eskatu dute –Gazteria Zerbitzuan, gazteria@aretxabaleta.net edo Arkupeko harreran– eta horretarako azken eguna hilaren 28a izango da.

Jaurlaritzako Kontsumobide Sailaren eskutik Bost zentzumenekin kontsumitu ekimenaren barruan antolatu dute Gazteak eta bideo jokoen erabilera segurua berbaldia. Aisialdian gero eta gehiago erabiltzen dituzte bideo jokoak gazteek eta sarritan neurri barik. Hori horrela, jokoen edukien gainean eta kontsumitu dezaketen denboraren gainean argibideak eta aholkuak ematera etorriko dira adituak. Gazteei eta horien gurasoei zuzendu diete berbaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak