Sei laguneko taldeak osatu beharko dituzte parte-hartzaileek, eta neskekin eta mutilekin osatutako taldeek puntu gehiago jasoko dituzte. Proba ezberdinekin osatutako lehiaketa izango da eta puntuak eskuratzen joango dira probak bukatu ahala. Antolatzaileek iragarri dute sari bikaina jasoko duela talde irabazleak.
Izena ez dago aurrez eman beharrik. Bihar, hilak 19, Kurtzebarri eskolako kantxan ager daitezela parte hartu gura duten guztiak izena eman eta lehiaketa hasteko (20:00).