Lore Leanizbarrutia (EAJ) gaur Goienan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko azaroaren 17a

Lore Leanizbarrutia, EAJk Espainiako Senaturako aurkeztuko duen zerrendako lehena, Goiena telebistan egongo da gaur. Aretxabaletarrak, azken lau urteotan Madrileko Senatuan izandako esperientziaren berri emango du. Eta, bestalde, EAJk domekako bozetara begira, hartzen dituen konpromisoak eta herritarrei egiten dien eskaintza azalduko ditu.

Leanizbarrutiak aztertuko ditu, beste gai batzuen artean: Gernikako Estatutua, erabakitzeko eskubidea, krisia, EAJk Euskadirendako proposatzen duen Estatus politiko berria, azken 35 urteotan EAJk instituzioetan egindako lana...

Lore Leanizbarrutia EAJk Gipuzkoatik Senaturako aurkezten duen zerrendako burua da. Aretxabaletarra da, 55 urte ditu eta bi seme ditu. Abokatua da. Azkeneko legealdian Senatari izan da Madrilen. Aurretik, besteak beste, euskara zuzendari izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian.

Goiena telebistan gaur, ordu erdiko elkarrizketa. 20:47an eta 22:27an. Magazinea-ren ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak