Gatzagako Gaztainuzketako mendi etxeen ardura duen Murgiondok 09:00etan du hitzordua Asensio jantzi-dendan, eta 13:00ak bitartean du tartea 1.000 euroko bonoa gastatzeko. Aretxarte merkatarien elkarte barruan dauden denda, ostalaritza zerbitzu, ile-apaindegi, botika eta gainerako zerbitzuetan erabili ahal izango du; guztira, 30 bat komertzio.