Joan den egubakoitzean kandelak egin zituzten neska-mutikoek eta oraingoan bitxiak egiten ikasiko dute. Gabon egunei begira jarri dira gaztelekuko arduradunak, eta "opari guztiak erosi egin beharrean gu geu ere bitxi politak egiteko gai garela frogatuko dugu" jakinarazi dute.
Gaur, eguena, ostera sukaldean jardungo dute Atxagaztera doazenek. Arkupe kultura etxeko atzeko partean dagoen gaztelekua 12 eta 16 urte arteko neska-mutikoendako dago zabalik eguenetik domekara bitartean.