Sei garaikur eta domina bat UDAko karate jokalariendako

Mirari Altube Arrese 2011ko azaroaren 16a

Garaikur mordoa ekarri dituzte Aretxabaleta Kirol Elkarteko karate jokalariek Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetatik. Odei Vazquez, esaterako, hirugarren izan da Euskadiko txapelketan kumite modalitatean –68 kiloz azpikoen artean–. Aste bukaeran adimen urritasunak dituzten kirolarien nazioarteko karate txapelketan hartuko du parte Alex Elortondok.

Sei garaikur lortu zituzten Gipuzkoako txapelketan UDAko karatekek: Odei Vazquez bigarrena izan zen kata modalitatean eta hirugarrena kumiten (68 kiloz azpikoetan); Ekaitz Irusta, hirugarrena kumiten (76 kilo baino gehiago) eta katan; Iker Hervas, hirugarrena kumiten (70 kilo baino gehiago); eta Oxel Vazquez, hirugarrena kumiten (57 kiloz azpikoetan).

Hilaren 13an, Gasteizen, jokatutako Euskadiko txapelketan Odei y Oxel Vazquez anaiek jardun zuten norgehiagokan eta Odei hirugarrena izan zen kumite modalitatean (68 kiloz azpikoetan). Horretarako maila handiko lau kanporaketa gainditu behar izan zituen.

Alex Elortondok, ostera, aste bukaeran jokatuko du Donostian adimen urritasunak dituzten kirolarien nazioarteko karate txapelketa barruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak