Aretxabaleta Abesbatzak kontzertua emango du gaur bertan Madrilen. Joan zen urteko irailean Nemesio Otañoren omenezko disko bat grabatu zuten eta gaur Madrilera joan dira Otañoren omenezko kontzertu bat ematera. Emanaldia arratsaldean izango da Madrileko Arte Ederretako San Fernando Errege Akademiako aretoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.