"Normalizazio politikoa lortzeko bidea egiten ari garen honetan, aldaketa politiko eta sozial prozesu honetatik aterako den Euskal Herri berri bat eraiki ahal izateko tresna osatzeko asmoarekin aurkezten da Amaiur" jakinarazi zuten. Eta hartutako konpromisoak zehaztu zituzten:
- Euskal Herriaren bozgorailua izatea Kongresuan eta Senatuan, eta nazio gisa dituen eskubideen aldarrikapena egitea; euskal herritarren ahotsa izan, hizkuntz eskubideak zein eskubide sozialak, kulturalak eta ingurumenekoak exijituz.
- Euskal Herriak Espainiako eta Frantziako estatuekin daukan gatazka politikoa modu demokratikoan gainditzea.
- Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako biztanleriaren borondate demokratikoa errespetatua izateko lan egitea.
- Gizarte eredu berri bat lantzea. Euskal herritarren eskubideen defentsatik abiatuta, eta krisi ekonomiko latza eta langileen kontrako murrizketa larriak aintzat hartuta, langilerian eta babesik txikiena duten gizarte esparruetan eragina izan dezaketen arloetan esku-hartzea.
Egubakoitzean jaialdia
Bihar, hilak 11, jaialdia egingo dute Herriko plazan (18:30). Trikitilariak, gaitariak, gaztaina erreak eta ekitaldi politikoa egongo dira. Herri argazkia ere aterako dute.