Blanca Roncal: "Jendea oso ondo ari da hartzen gure proposamenak, gure mezuak argiak dira-eta"

Txomin Madina Milikua 2011ko azaroaren 7a

Senaturako Alderdi Sozialistaren Gipuzkoako zerrendan hirugarren dagoen Blanca Roncal Aretxabaletan egon da goizean zehar larrosak banatzen.

Roncalek azaldu duenez, gustura daude kanpaina ematen ari denarekin, bere esanetan jendeari ari zaiolako heltzen sozialisten mezua. Bere ustetan, Euskadin bi erronka nagusi daude: batetik krisi ekonomikotik ateratzea eta besteik ETAk borroka armatua utzi izanaren  osteko garaia kudeatzea.

Inkesten inguruan galdetuta, azaldu du benetako inkesta azaroaren 20koa dela, eta oraindik euren botoa erabakitzeke dutenen kopurua %30ean dagoela gaineratu du.

Rubalcaba vs. Rajoy

Gaur izango da hauteskunde kanpaina honetako hitzordu garrantzitsuenetakoa, Rajoy eta Rubalcabaren arteko aurrez aurrekoa. Horren harira, Roncalek esan du hautagai sozialistak gauzak era argian azaltzen dituela, eta konpromisoak hartzen dituela. Rajoyren inguruan esan du bestalde,  oso iheskorra izaten ari dela: "Ez dakigu zehazki zein proposamen dituen PPk krisitik ateratzeko.

Baina gure beldurra da isilean eramaten ari direla oso gogorrak izango direlako krisia gehien pairatzen dutenekin". Gaineratu du, sozialistek ere gura dutela krisitik ateratzea, baina denekin kontatuz, inor bazterrean utzi gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak