Argindar kablea lapurtu dute Ibarran

Mirari Altube Arrese 2011ko azaroaren 7a

Joan den eguenetik egubakoitzera bitartean lapurtu zuten kablea Ibarran, eta futbol zelaiaren alde batean ez dago argirik. Horregatik aurreratu egin zituzten aste bukaerako hainbat partidu. Arazoa, baina, iluntzean egiten diren entrenamendu saioak dira. Horretarako argindar sorgailua alokatzeko asmoa agertu du UDAk.

Ibarra futbol zelaia Aretxabaletako Udalarena da eta gaur, astelehena, arratsaldean egingo duten Gobernu Batzordean eztabaidatuko dute gaia, zelan konpondu erabakitzeko.

Aretxabaleta Kirol Elkartearen buruhaustea da futbol zelaia zelan argiztatu ondo. Horretarako Bergarako enpresa batekin harremanetan jarri da eta argindar sorgailua errentan hartzeko asmotan dabil. Arazoa aste bukaerarako konponduta izatea gurako lukete, baina hala ez balitz partiduak aurreratu egingo dituzte argiztapen arazorik ez izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak