Maitasunezko SMS lehiaketa abian da gazteendako

Mirari Altube Arrese 2011ko azaroaren 7a

Udaleko Euskara eta Gazteria Sailek gazteei zuzendutako SMS mezu lehiaketa jarri dute abian. 12 eta 18 urte arteko edozeinek har dezake parte eta maitasunezko mezu bat bidali beharko dute telefono mugikorrarekin: MAITASUNA (tartea) maitasun mezua, 215800 zenbakira.

Euskaraz izango da mezua eta gehienez 140 karaktere izango ditu. SMS bakoitzaren kostua da: 0,15 euro + BEZa. Bidaltzeko azken eguna azaroaren 17a da.

Epaimahaiak mezuaren jatortasuna, originaltasuna eta berritzailetasuna baloratuko ditu, eta irabazleak HTC Wildfire poltsikoko telefonoa jasoko du. Sarituaren berri abenduaren 3an emango dute. Argibide gehiago www.arkupe.eu webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak