Heldu, gazte zein haurren euskarazko liburuak aldatzeko "aukera paregabea izango da" Jardunetik adierazi dutenez. Egitasmoaren helburu nagusia da "euskal irakurketa suspertzea da, liburuen berrerabilpena bultzatuz".
Zela egin?
Behar ez dituzten eta egoera onean dauden liburuak Jardunek Kultura etxean duen egoitzara ekartzea eskatzen zaie interesa dutenei. Horretarako, datorren astelehenetik, hilak 7, azaroaren 24ra arteko epea dute.
Liburuak sailkatu egingo dira adinaren arabera (haur, gazte eta heldu) eta liburu bakoitzeko txartel bat emango zaie ekarri dutenei. Ondoren, txartel bakoitza sailkapen bereko edozein liburugatik trukatu ahal izango da.
Baldintzak
Honako baldintza hauek bete beharko dituzte liburua trukatu nahi dutenek:
- Egoera onean eta osorik egon behar dira.
- Bildumak, kopurua edozein izanda ere, txartel bakar baten truke aldatuko dira.
- Liburuak euskarazkoak izan behar dute (haur, gazte zein helduen liburuak).
- Ez dira onartuko sexu bereizketarik edo indarkeriaren aldeko jarrerarik erakusten dituzten liburuak.
Egutegia eta ordua
- Liburuak jasotzeko: azaroaren 7tik 24ra, astelehenetik egubakoitzera arte: Jardunen egoitzan, Errotalde jauregian. 09:00-13:00 eta 15:00-19:00. Egubakoitzetan, 18:00ra arte.
- Truke azoka: azaroaren 25ean eta 26an. Egubakoitzean, 18:00-20:00; zapatuan, 11:00-13:00. Bi egunetan, San Martin plazan, udaletxeko arkupetan.
Informazio gehiagorako: Jardun euskara elkartea, Kultura saila. 943 76 36 61 edo jardunkultura@topagunea.com.