Brikolaje eta etxeko jardunen gaineko ikastaroak, erantzukizun partekatua bultzatzeko

Mirari Altube Arrese 2011ko aza. 2a, 13:38

Berdintasun Zerbitzuak bi ikastaro antolatu ditu azaro eta abendua bitartean egiteko: brikolajea (iturgintza, elektrizitatea…) eta etxea eramaten ikasteko formazioa (sukaldaritza, garbiketa, diru kontuak…). Izena emateko edo argibide gehiagorako Arkupe kultur etxera jo (debalde dira); azken eguna, astelehena da, hilak 7.

Pertsona guztiok edozer egiteko gaitasuna dugu leloarekin ikastaro bi antolatu ditu Udaleko Berdintasun Zerbitzuak, etxeko ardurak elkarrean artean partekatzea bultzatu nahian.

  • Brikolajea: iturgintza, elektrizitatea… Eskolak eguaztenetan izango dira azaroaren 9an hasi eta abenduaren 21a artean (17:00-19:30).
  • Etxea eramaten ikasteko formazioa: sukaldaritza, garbiketak, diru kontuak… Eskolak egubakoitzetan dira azaroaren 11n hasi eta abenduaren 23a artean (17:00-19:30).

Ikastaro biak Arkupe kultur etxean izango dira, debalde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak