Herriko komertzioetako jabe eta langileendako dira ikastarook, eta merkatariek eurak egindako eskaerari erantzun gura dio Udalak. Gainera, Gabonei begira teknika eta material ezberdinak ezagutzea ondo datorrela uste dute antolatzaileek "erakusleihoak eta Gabon opariak erakargarri egiteko".
Bi ikastaroak 10 ordukoak izango dira eta eguerditan egingo dituzte (14:00-16:00), Arkupen. Erakusleiho-apainketa, azaroaren 14tik 18ra izango da, eta paketeria azaroaren 21etik 25era. Arlo horietan adituak etorriko dira eskolak ematera eta 12 lagunendako dute lekua bakoitzean.