Aretxabaletar guztiak euskaraz dantzara, Loramendirekin

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 26a

Aretxabaletako Loramendi euskara elkarteak 25 urte beteko ditu aurten. Hain justu ere, abenduaren 17an antolatuko dute ekitaldi nagusia. Besteak beste, Beinke-Loramendi dantza eskaini nahi dute, ahalik eta herritar gehienen artean. Dantza hori oso esanguratsua izan danez urte hoauetako ibilbidean, herritarrekin batera berriro ere dantza hori plazan egin nahi dute.

Ahalik eta jende gehiena batu dadin dantzara Loramendiren urteurrenean, ikastaroa antolatu dute Beinke-Loramendi dantza ikasteko. Hala, bihar, eguena, hilak 27, arratsaldeko 7etan elkartuko dira, nahi duten guztiak, udaletxe zaharreko (Durana 11) atartean.

Bertan, talde desberdinak egingo dituzte bakoitzaren erritmoaren araberakoak. Loramenditik adierazi dute, dantza hori dakitenak ere bertara gerturatu daitezkeela, dantza gogorarazteko saio batzuk egingo dira-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak