Gasteizko izotz pistara joango dira gazteak azaroaren 5ean

Mirian Biteri 2011ko urriaren 25a

Aretxabaletako Gazteria Zerbitzuak eta Loramendi euskara elkarteak irteera antolatu dute herriko 15 eta 16 urteko gazteendako: Gasteizko izotz pistara joango dira azaroaren 5ean. Gazteria Zerbitzuko teknikari Maider Etxanizek jakinarazi du 20:30ean irtengo direla herritik eta 00:30ean dutela itzulera ordua.

Interesatuek bi toki dituzte izena emateko: batetik, Arkupeko kultura etxeko harreran, goizean; eta bestetik, Loramendi euskara elkartearen egoitzan, arratsaldean. Izena emateko azken eguna azaroaren 3 da, eta prezioa 5 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak