Aretxabaletak bana berdindu zuen Ibarran Anaitasunarekin

Edu Mendibil 2011ko urriaren 24a

Aretxabaletako Euskal Ligako futbol taldea puntu batekin konformatu behar izan zen zapatuan, Ibarran Anaitasunaren kontrako partiduan.

Emaitza baino kezkagarriagoa izan zen lesionatutako jokalariak. Bigarren zatiaren hasierarako hiru aldaketa eginda zituzten Mikel Etxabe eta Andoni Etxagibel entrenatzaileek.

Eta partidua amaitzeko 10 minutu falta zirela etorri zen lesio larriena: klabikula hautsi zuen Murgoitiok eta bost aldaketa eginda ordurako, berdinketari eutsi behar izan zion UDAk amaierara arte.

Etxekoak aurreratu

Lehen zatian bi taldeak nahiko txukun aritu ziren, baina ez zen gol aukera askorik izan. Etxekoak aurreratu ziren markagailuan bigarren zatian, Andoni Uribesalgo defentsak egindako golari esker. Azkoitiarren berdinketa 79. minutuan iritsi zen eta hortik aurrera bi taldeek ontzat eman zuten berdinketa. Anaitasuna sailkapeneko azken tokietan dago.

UDAk partidu bakarra irabazi du orain arte, beste hiru berdindu eta hiru galdu. Sei punturekin, Lauro Ikastolari egingo diote bisita hurrengo jardunaldian. Ez dute erraza izango Loiun emaitza positiboa ekartzea, bizkaitarrak bigarren daudelako sailkapenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak