Aretxabaletako kaleetatik kalejira egin ostean, Herriko plazan amaitu dira Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatitik iritsitako 30 txistulari inguruk. Debagoieneko II. Txistulari Eguna ari ziren ospatzen, eta alardea eskaintzen hasi aurretik, Muru-Alde elkartera joan dira, hamarretako ederra egitera. Txorizo beroa eta gazta zuten, besteak beste, mahai gainean.
Ordu erdiko atsedenalditxoren ostean, plazarantz abiatu dira txistua ezker eskuan zutela. Ordurako zain zuten hainbat aretxabaletar.
Bihar ekitaldi horren gaineko kronika, elkarrizketa eta inkesta topatuko dituzue paperean.