Durana Fashion Day, kolorea udazkenera

Xabier-Urzelai 2011ko urriaren 22a

Jendez bete du, bigarrengoz, Belar Meta dendak antolatzen duen Durana Fashion Day moda desfileak Aretxabaletako erdiko kalea. Atzo, egubakoitza, arratsaldean egin zuten ikuskizuna, eta aurtengo edizioan herriko beste bi komertziok esku hartu zuten, Haurrak jantzi dendak eta laster zabalduko duten M5 kirol dendak. Musikaz lagunduta, modeloek dendetako jantziak erakutsi zituzten herritarren aurrean. Albistean argazki galeria.

Disko jartzaileak girotu zuen arratsaldea, Durana diskoteka entsutetsuenen parera jarrita, eta Imanol Gallegok zuzendu zuen ekitaldia. Bertan herritarrek eguneroko anonimotasuna galdu, eta pasarela gorria zapalduaz batera modelo kotizatu bilakatu ziren, egun batez dendetako jantziak herritarren aurrean erakusteko gogoz.

Egiari zor, denek erakutsi zuten borondate onena, baina denek ez zuten grazia bera –Milango edo Parisko pasarelan ere gertatzen da. Umore onean egindako ikuskizunean gutxienekoa zen hori, eta herritarrek modelo bakoitzaren lana eskertzen jakin zuten, txaloekin.

Udazkenak modaz kanpo harrapatzen duenak ez du barkamenik.

Argazki galeria hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak