Betagarri, Xutik eta Zain taldeak bihar, Loramendiren eskutik

Mirari Altube Arrese 2011ko urriaren 21a

Loramendi Elkarteak 25 urte beteko ditu aurten eta ekitaldi nagusia abenduaren 17an izango bada ere, oraindik hasi gura dute girotzen urteurren hori. Hala, kontzertua antolatu dute biharko, urriak 22, Herriko Plazan (21:30): Betagarri, Xutik eta Zain taldeak izango dira.

Loramendiren 25. urteurrena girotzen hasteko kontzertua antolatu dute doinu alai eta dantzagarriak egiten dituzten hiru talderekin. Gasteizko Betagarri taldeak ibilbide luzea (1992an sortua) eta eskarmentu handia du (zortzi disko) ska eta beste hainbat doinu dantzagarrietan: funk, pop, rock…

Eta arabarrekin batera doinu alaiak gustuko dituzten beste bi talde izango dira eskenatokian: Hendaiako (Lapurdi) Xutik taldea Mukaki Zpirit lehen diskoa aurkeztu eta ska eta rock doinuekin plaza dantzan jarri nahian; eta Berriztik (Bizkaia) datorren Zain, rock, punk eta pop doinuak eskainiz.

Loramendi-Beinke dantza

Loramendiren 25. urteurren ospakizun nagusian, abenduaren 17an, Beinke-Loramendi dantza egingo dute beste ekitaldi batzurekin batera. Lagun asko elkartu gura dituzte orduan eta dantza behar bezala ikasteko ikastaroa egingo dute datorren eguenean, hilak 27, hasita, udaletxe zaharrean (19:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak