Lehenengo desfilea apirilean egin zuten eta izandako arrakastaren ondoren bigarrena antolatu dute. Herriko gainerako komertzioak gonbidatu eta beste hiru dendek ere erakutsiko dituzte euren jantziak: Haurrak jantzi-dendak; Lie opari dendak; eta oraindik zabaldu barik dagoen M5 kirol dendak.
Herritarrek erakutsiko dituzte arropak, tartean UDAko futbol jokalariak, eta disko jartzaileak girotuko du ekitaldia. Aretxabaleta Kirol Elkarteak taberna jarriko du elkartearendako dirua lortzeko asmoarekin.