Pobreziaren aurkako ekitaldiak gaur, Herriko Plazan

Mirari Altube Arrese 2011ko urriaren 17a

Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, hilak 17, eta Pobrezia Zero plataformak antolatuta hainbat ekitaldi izango dira plazan (17:00-20:00): umeendako gaztelu puzgarriak; batukada; eta manifestuaren irakurketa. Zapatuan, ostera, bizikleta martxa egingo dute Eskoriatzatik Arrasatera eta gero bazkaria bertan.

Urriaren 13az geroztik dabiltza egiten Debagoienean pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako borrokaren astea.

Zapatuan, urriak 22, bizikleta martxa egingo dute Eskoriatzatik irten (12:30, plaza), Aretxabaletatik pasatu (12:45, Durana kalea) eta Arrasatera (Biteri plaza). Gero herri bazkaria egingo dute Biteri plazan (14:30). Bazkalostean umeendako munduko jolas tradizionalak eta eskulanak egongo dira (15:30-17:30).

Bazkarira joan gura dutenek dei egin dezatela honako telefono zenbakira: 688 61 89 98 edo helbide honetara idatzi: pobreziazero@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak