Joko ona eginez nagusitu da UDA Rotetaren aurka: 4-1

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 16a

Azken bi jardunaldietako porroten ostean mamu guztiak uxatu ditu gaur UDAk Rotetaren aurka. Ezinbestekoa zuten garaipena sailkapeneko goiko postuetan egoteko, eta irabazteaz gain, oso itxura ona eman dute aretxabaletarrek. Partiduko lehen minutuak izan dira onenak; oso jokaldi politak lotu dituzte bi hegaletatik. Etxekoen golak Gilen Mar, Iker Sanchez, Aitor Perez eta David Canasek egin dituzte. Juanan Cruz entrenatzailea oso gustura zegoen bere taldearekin: "Oso ondo jokatu du taldeak, lan handia dute. Oso pozik nago, jokalariak zoriontzeko eguna da gaurkoa".

Asteburuko kiroleko kronikak

Kronika osoa eta Juanan Cruz entrenatzaileari elkarrizketa, asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak