Herbeheretako ikasleak datoz bihar, Aretxabaletara

Mirari Altube Arrese 2011ko urriaren 14a

Bihar, hilak 15, iritsiko dira Cuijk herriko (Herbehereak) Merlet college ikastetxeko ikasleak. Kurtzebarri institutuko DBHko laugarren mailakoek egingo diete harrera horiei, eta urriaren 21a artean izango dira gurean.

Kurtzebarri institutua Herbeheretatik datozen ikasleak hartzeko gertu dago. Orain dela sei urte hasi zuten bi institutuen arteko elkartruke proiektua eta helburu nagusiak honakoak dira: euskal kultura zabaltzea, ingelesa lantzea eta elkar hobeto ezagutzea.

DBHko 4. mailakoek hartuko dituzte ikasleak etxean baina institutuko hezkuntza komunitate osoa ibili da –gurasoak, irakasleak…– proiektuaren jarduerak gertatzen: euskal kultura ezagutzeko tailerrak (jokoak, kirolak, abestiak, ohiturak...), irteerak (Zumaia, Lastur, Donostia, Bilbo…), familiekin egonaldia, bloga…

Martxoan, ostera, aretxabaletarrak joango dira Cuijk-era, bisita itzultzera. Kurtzebarri BHIko ikasleak Valentzia, Estonia, Letonia, Txekia eta Italiako neska-mutilekin elkartuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak