Esku hutsik itzuli da Irundik UDA: 2-0

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 10a

Aretxabaleta porrotarekin itzuli zen Irundik. Joko gutxiko lehia izan zen, Juanan Cruz entrenatzaileak dioenez: "Partidu zatarra izan da. Epaileak ez du jokatzen utzi, etengabe gelditzen zuen jokoa". Atsedenaldiaren atarian hamar jokalarirekin geratu zen etxeko taldea baina aretxabaletarrak ezin izan zuten egoera aprobetxatu; bigarren zatiaren hasieran UDA geratu zen jokalari bat gutxiagorekin. Lehen gola penalti bati esker sartu zuen Behobiak eta 2-0ekoa kontraerasoan heldu zen. Hortik aurrera, protesta asko eta ia jokorik ez.

Behobia talde "gogorra" da, Cruzen arabera: "Atzean sendoak dira, eta aurrelari langileak eta azkarrak dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak