Babes ofizialeko etxeetan sartzeko baimena dute bizilagunek

Mirari Altube Arrese 2011ko urriaren 6a

Txarapea ibilbidean eraiki dituzten babes ofizialeko etxeetan sartzeko baimena dute bizilagunek. Bi blokeetako bateko lanak irailean bukatu zituzten, eta Udalak esan die bertako jabe izango direnei sar daitezkeela. Garajea erabiltzeko baimena ere badute. Jabetzako eskriturak sinatzeko data jarrita daukate horiek eta giltzak egunotan jasoko dituzte.

Deba ibaiaren beste aldean dauden babes ofizialeko etxebizitzak, bi bloketan banatuta daude eta bakoitzak 50 etxe ditu. Bigarren blokeko lanak martxo ingururako bukatuko dituztela hitza emanda daukate jabe izango direnei.

Etxeon zozketa orain dela hiru urte egin zuten, 2008ko azaroan. Hasiera baten Bruesa eraikuntza enpresak hartu zuen lanon ardura, baina gero Bergarako Bitxor higiezinen agentziaren eskuetan utzi zuen.

Tasatuen berririk ez

Bestalde, Txarapea ibilbidean oraindik bukatu barik dauden etxe tasatuen bi blokeetako lanak geldi daude epaile baten sinaduraren zain. Udalak oraindik ez dauka sinadura horren berririk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak