Atzo, astelehena, zabaldu zuten Kanpaiekin erakusketa Arkupen. 50en bat lagun elkartu ziren kanpaien gaineko ikus-entzunezkoa ikusi eta bertako produktuen mokadutxoa probatzera. Gorka Madinabeitia eta Julen Abasolo Arientzako kanpai-jole eskolako kideek egin zieten ongietorria eta kanpaiei eskainitako hilabetearen nondik-norakoen berri eman.

Ondoren, erakusketa aretoan elkartu ziren guztiak. Argazkiak, kanpaien inguruko tresnak, kanpaietako esaldiak eta beste hainbat kontu daude ikusgai, baita kanpai hots ezberdinen argibideak ere: elizakoak, agoniakoak, hil kanpaiak…
Eta irekiera ekitaldia bertako sagardoak (Oro auzoko Goikoetxe, Iturralde eta Basabekoa eta Areantzako Etxebarrikoa) eta gazta (Galartzako Etxezurikoa) probatuta osatu zuten.

Bestalde, ikus-entzunezkoak eskaintzen dabiltza Belar Meta jantzi-dendan jarritako telebistan.
- Urriak 4: 'Fundición de campana a pie de torre' (Amurrio).
- Urriak 5: 'Arientzan kanpaiek die' (2001)
- Urriak 6: Herri musikaren jardunaldiak, kanpaiak eta ezkilak (Oiartzun)
- Urriak 7: Arientzako kanpai-jole eskolaren argazki bilduma.
Hitzaldiak adituen eskutik
Kanpaiak gustuko dituztenek hitzaldi bi izango dituzte astean Arkupen (19:00).
Urriak 4, martitzena, Atxon Agirre Sorondok Origenes y curiosidades en torno a las campanas gaiaren gainean jardungo du.
Urriak 6, eguena, Juan Mari Beltranek Txalaparta, laneko erritmoetatik musikara berbaldia egingo du.
Urriaren 22an, zapatua, Andrei Tarkovskiren Andrei Rublev filma emango dute. Eta urriaren 29an, zapatua, Txalaparta ikuskizuna eskainiko du Juan Mari Beltranek.
Zapatua, egun nagusia
Zapatua, urriak 8, kanpaien inguruko jardunaldien egun nagusia izango da. Hona egitaraua:
- 10:00etan, hitzaldia: Frances Llops i Bayo: El toque de campanas. Aprendizaje de las diferencias.
- 10:45ean, hitzaldia: Francisco Fernandez de Jauregi: Lo que dicen las campanas.
- 11:30ean, hamaiketakoa.
- 12:00etan, kanpai jole eskolen topaketa: hainbat lekutako argibideak.
- 14:00etan, Areantza auzora bisita: argazki ofiziala eta bertakoen joaldiak.
- 15:00etan, bazkaria Larrino auzoko elkartean.
- 17:00etan, Kanpai hotsa han-hemen joaldi koordinatua.
- 18:00etan, topaketaren amaiera ekitaldia Larrinon.