Aretxabaletan kanpai joleen topaketak egingo dituzte urrian zehar

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko irailaren 30a

Arientzako kanpai jole eskolak antolatuta 'Atxabaltan kanpaiek die!' jardunaldiak egingo dituzte datozen egunetan. Kanpai jole eskola lanean hasi zenetik gaur arte egin dutena erakustea da jardunaldien asmoa. Arientzako eskola sortu zen kanpai joaldiak berreskuratzeko asmoarekin.

Lau laguneko taldea

Gaur egun lau lagunek osatzen dute Arientzako kanpai jole eskola: "12 laguneko taldea hasi ginen, eta lauk besterik ez dugu jarraitzen", azaldu du Julen Abasolo taldeko kideak.
Gaur egun galduta daude kanpai joaldien hainbat eginkizun, besteak bete, suteen berri ematea. "Hil kanpaiak, festetako kanpaiak, meza... oraindik ere iragartzen dira kanpaien bitartez", dio Abasolok. "Eguneroko martxa" iragartzen zutela dio. Hain zuen, kanpai joleen eskolaren helburua garai bateko ohiturak berreskuratzea eta gordetzea da.

Argazki eta tresna erakusketa

Astelehenean hasiko dituzte ekitaldiak. 19:00etan argazki eta tresnen erakusketa zabalduko dute Arkupe kultura etxean. Gainera, sagardo dastatzea egingo dute. Hilabete osoan egongo da zabalik erakusketa.

Egitaraua:

Urriak 3
19:00 Erakusketaren irekiera.

Urriak 4
19:00 Antxon Agirreren hitzaldia: Origenes y curiosidades en torno a las campanas.

Urriak 6
19:00 J. M. Beltranen hitzaldia: Txalaparta, laneko erritmoetatik, musikara.

Urriak 8
10:00 Hitzaldia. Francesc Llops i Bayo: El toque de campanas. Aprendizaje de las diferencias.
10:45 Hitzaldia. Francisco Fernandez de Jauregui: Lo que dicen las campanas.
11:30 Hamaiketakoa.
12:00 Kanpai joleen topaketa.
14:00 Arientzara bisita.
15:00 Bazkaria Larrinon.
17:00 Joaldi koordinatua.
18:00 Topaketen amaiera.

Urriak 22
18:00 Andrei Rublev filma.

Urriak 29
22:00 Txalaparta ikuskizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak