Txartel irabazlearen jabea agertu ostean azaroko egun bat izendatuko dute diru hori gasta dezan: "Egun bakarrean gura duena hartu ahal izango du 1.000 euro arte, beti ere Aretxarte barruan dauden komertzioetan", esan dute merkatarien elkarteko kideek.
Aretxarte barruan 30 komertzio eta ostalaritza zerbitzu baino gehiago daude; tartean, hainbat eratako dendak, ile-apaindegiak, argazkilariak eta edertze eta masaje aretoak.