Bertsolaritza gustuko duten helduek eguaztenetan (20:00-21:00) dute hitzordua udaletxe zaharrean. Bertan elkartzen da taldetxo bat bertsotan ikasi eta jarduteko, eta ateak zabalik dituzte.
Horrez gain, gazteen bi talde sortu gura dituzte: bata 9 eta 11 urte artekoendako (Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailak) eta bestea, 12 urtetik gorakoendako (DBHkoak). Izenemate epea zabalik daukate Loramendin, eta taldeak osatzen direnean zehaztuko dituzte ordutegiak.
Eskola guztiak debalde dira.