"Jende asko elkartu da ekitaldi guztietan eta Kultura Saileko kideak pozik gaude jaien nondik-norakoekin", esan dute kultura teknikariek. Izan ere, eguraldi ona lagun plaza eta kale bazterrak jendez gainezka egon dira.
Martin Garai udaltzain buruak, ostera, bota, irauli eta apurtutako kontuen berri eman du: "Aretxabaletatik Arrasaterako bidegorrian hesi asko apurtuta, automobiletako ispiluak apurtuta, atarte eta komertzio batzuetako kristalak ere bai, zaborren edukiontziak iraulita, baita patata, hanburgesa eta antzeko jatekoak saltzen dituen postutxoa ere, Mitarte kale erdian".
Gaur eguerdira bitartean apurketa horien berri jasoko dute udaltzainek, gero txostena egiteko.