Lehen orduko euri zaparradak goiztiarrenak harrapatu dituen arren, atertu eta jasotzera egin du gerora. Saltokietan denetariko produktuak aurkitu ditugu: jakiak, apaingarriak, jantziak... eta lehenago ez bada geroago, nahiko ondo saldu dutela kontatu digute galdezka joan gatzaizkienek. Herritarren artean dezente dira baserritar jantzita doazenak, baina asko animatu ez direnak ere.
Eguerdian, herri bazkaria egin dute Iturrigorri pilotalekuan eta 450 lagun batu dira. Patatak errioxar erara, oilaskoa patatekin eta tiramisua helatuarekin jan dituzte. Gazte jendea zen nagusi, baina baziren haurrak eta helduak ere. Orain artekoak ez du aitzakiarik!